Irrintzi morea

Hitz egin dezagun menopausiaz

Leyre Carrasco 2025eko azaroaren 24a

Nutrizioak menopausia prozesuan duen garrantziaren inguruan aritu da Aitziber Aizpuru dietista-nutrizionista; haren ustez elikadura osasuntsua izatea eta kirola praktikatzea dira sintomatologia leuntzeko dauden estrategiarik onenak.

Menopausia etapa naturala da gure bizitzan, emakume garen aldetik. Hilekoaren etenaldi iraunkorrak markatzen du, aldaketa hormonalen ondorioz. Ez da gaixotasuna, ezta nahasmendua ere, baina gure bizitzaren kalitateari eragin diezaioketen aldaketa fisiko eta emozionalekin batera etor daiteke.

Gutako bakoitzak bere erara bizi du trantsizio hori: batzuek ia nabaritzen ez duten bitartean, beste batzuek ondorio biziagoei eta luzeagoei aurre egiten diete. Etapa hau eta bere aldaketak ulertzea funtsezkoa da modu egokian kudeatzeko, gure ongizate fisikoa eta emozionala bultzatuz.

Horren inguruan aritu da Eliku zentroko Aitziber Aizpuru dietista-nutrizionista. Hain justu, nutrizioak menopausia prozesuan zein garrantziaz duen jabetzeko bi saio egin ditu Berastegin, Askamare Talde Feministak antolatuta. Larunbatean egingo dute azkena, 12:30ean, Urepele elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!