Berastegiko jaiak 2025

Kalejiran jaso dute bazkarirako paella

Ataria 2025eko abuztuaren 9a

Berastegin ere San Lorentzo jaiak ospatzen ari dira, eta mahaiaren bueltan bildu dira herriko kuadrillak.

Berastegiko San Lorentzo jaietan ere kuadrillen bazkaria egiten ari dira. Bakoitzak bere bazkaria prestatu du eta, hainbatek berriz, elkarlanean egin dute otordua. Kalejiran jaso dute paella, eta karparen azpian eseri dira bazkaltzera.

Aurretik hainbat jarduera izan dituzte, tartean, patata tortilla txapelketa herrikoia eta Intxantek kuadrillak jantzi du txapela. «Beste behin ere irabazi dugu! Dagoeneko galdu dugu irabazi ditugun txapelketen kontua», adierazi dute lagun taldeko zenbaitek. Arratsaldean kuadrillen arteko jokoak izango dituzte, eta horiek irabazteko asmoa ere azaldu dute.

Sagardo dastatzea ere egingo dute arratsaldean txorizo egosiarekin eta gaztarekin. Eguna bukatzeko, berriz, zahagiardoa eta Laket erromeria taldea izango dituzte eta, ondoren, DJ Txekor ariko da gaua girotzen.

Intxantek kuadrilla eta, azpian, tortilla irabazlea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!