Berastegiko jaiak 2025

Bost egunez luzatuko dira festak Berastegin

Ataria 2025eko abuztuaren 2a

Abuztuaren 6an hasi eta abuztuaren 10a, Salontzo Eguna bitarte luzatuko dira Berastegiko festak.

EGITARAUA

  • ABUZTUAK 6, ASTEAZKENA
    • 10:30. Haurren frontenis txapelketako finalak.
    • 12:00. Suziria buruhandi, trikitilari, pandero jotzaile eta txistularien laguntzaz. Pregoilaria: areto futbolean Gipuzkoako txapeldun izan diren alebin nesken taldea.
    • 13:00. Lekunberri-Larraungo erraldoien konpartsa.
    • 17:30. Herritarren arteko herri-kirol desafioa.
    • Ondoren. Perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
    • 21:30. Herri afaria. Eta ondoren, sari banaketak.
    • 00:00. Modesto taldea.
  •  ABUZTUAK 7, OSTEGUNA. UMEEN EGUNA
    • 10:00. Goiz-deia.
    • 10:30-13:30. Puzgarriak eta jolasak.
    • 15:00. Plater tiraketa Artalekun.
    • 15:30-17:30. Berriz ere puzgarriak eta jolasak.
    • 17:30. Apar-festa.
    • 19:00. Hamarru elektrotxaranga.
    • Ondoren. Zahagiardoa eta bingoa.
    • 00:00. Itzal erromeri taldea.
  • ABUZTUAK 8, OSTIRALA
    • 10:00. Goiz-deia.
    • 10:30.  Herriko aurrebenjaminen, benjaminen, alebinen eta infantilen pilota partidak.
    • Jarraian. Herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka.
    • 17:30. Herri kirolak: Julen Alberdi, Eneko Otaño, Urdax Magunazelaia, Paulo Azpiazu, Mikel Lopetegi, Maddi Gesalaga, Uxue Ansorregi, Aurkene Aroka, Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz.
    • Jarraian. DJ Mikeltxi haurrentzat.
    • Segidan. Zahagiardoa eta bingoa.
    • 00:00. Los Zopilotes Txirriaos.
  • ABUZTUAK 9, LARUNBATA. KUADRILLEN EGUNA 
    • 10:00. Goiz-deia.
    • 11:00. Patata tortilla txapelketa herrikoia.
    • Bitartean. Toka txapelketa (2013. urtetik aurrera jaiotakoentzat) eta zinta-jokoa bizikletarekin.
    • Segidan. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta.
    • Eguna girotzen. Incansables txaranga ibiliko da.
    • 14:00. Kuadrillen bazkaria.
    • 17:30. Kuadrillen arteko jokoak.
    • Segidan. Sagardo dastaketa txorizo-egosi eta gaztarekin.
    • Bitartean. Toka txapelketa 2012tik atzera jaiotakoentzat.
    • Ondoren. Zahagiardoa.
    • 00:00. Laket erromeri taldea.
    • Ondoren. DJ Txekor.
  • ABUZTUAK 10, IGANDEA. SALONTZO EGUNA
    • 09:00. Goiz-deia.
    • 09:30. Meza San Lorentzo baselizan.
    • 09:45. Mountain bike igoera.
    • 11:15. Alkate soinua udaletxetik elizara bidean.
    • 11:30. Meza nagusia San Martin parrokian.
    • 12:00. Pilota partidak frontoian. 
    • 18:00. San Joan dantzak eta helduen dantza soka.
    • 19:00. Bertsolariak karpan: Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maider Arregi, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi.Gai-jartzaile: Iñigo Gorostarzu.
    • Segidan. Zahagiardoa.
    • 22:30. Dantzerki emanaldia herritarren eskutik.
    • Amaitzeko. Larrañaga eta Ostolaza trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!