Berastegiko jaiak 2025

Hasi dituzte Salontzoak Berastegin

Aitor Arroyo Askarai 2025eko abuztuaren 6a

Festen hasierako ekitaldian omenaldia egin diete herriko areto futboleko alebin nesken taldeari, txapeldunak izan direlako Gipuzkoa mailan.

Gaur eguerdian bota dute Salontzoen hasierako txupinazoa Berastegin. Jaien hasierako pregoian omenaldia egin diete areto futboleko alebin nesken taldeari, txapeldunak izan direlako Gipuzkoa mailan. Suziria botatzearekin batera atera dira buruhandiak, txistulariak eta trikitilariak. Eta, segidan, gozokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik.

Gaur hasi eta igandera bitarte ospatuko dituzte Salontzoak Berastegin, eta jardueraz bete-beteta dituzte egun guztiak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!