Animaliak bedeinkatu dituzte Berastegin

Ataria 2025eko urtarrilaren 17a

San Anton eguna da gaur, eta usadioari jarraituz, animaliak bedeinkatu dituzte Berastegiko San Anton ermitan.

Herri gutxitan mantentzen dute San Anton egunez animaliak bedeinkatzeko ohitura, eta horietako bat da Berastegi. Bada, San Anton ermitan meza egin ostean, kanpoaldera irten dira gerturtu diren herritarrak euren animaliekin, apaizak bedeinka zitzan. Batik bat txakurrak eraman dituzte, herritar bat txerrikume batekin ere azaldu da, eta behi bat ere eraman dute. Behin apaizak animaliei ur bedeinkatua bota ostean, hamaiketakoa hartzera ermita barrura sartu dira ostera, hotzetik babesteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!