Berastegiko jaiak 2024

Salontzo eguneko tradizioari eutsiz

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 10a

Salontzo eguna ari dira ospatzen Berastegin, eta ohiturari jarraituz arratsaldean San Joan dantzak eta helduen dantza soka egin dute herriko plazan. 

Ohi bezala, Salontzo egunarekin bat egin dute herriko dantzariek. Hala, giro ederrean aritu dira dantzan plazan. Hain zuzen, San Joan dantzak eta helduen dantza soka egin dute. Herritar ugari bildu da, eta dantza egitera animatu direnak ere izan dira tartean.

Horren ostean, bertso saioaz gozatzeko aukera izan dute eskola atarian. Bertan aritu dira Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Iker Zubeldia bertsolariak, Iñigo Gorostarzu gai jartzaileak gidatuta. Segidan, zahagiardoa eta bingoa izango dituzte, eta iluntzean, berriz, Iratzar erromeri taldearen kontzertua.

Bihar izango dute festetako azken eguna Berastegin. Ikusi hemen egitarau osoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!