Berastegiko jaiak 2024

Salontzoak: bost eguneko festak

Ataria 2024ko abuztuaren 5a

Salontzo festetan murgilduko dira berastegiarrak abuztuaren 7tik hasita.

  • ABUZTUAK 7, ASTEAZKENA
    • 10:30. Haurren frontenis txapelketako finalak.
    • 12:00. Suziria buruhandi, trikitilari, pandero jotzaile eta txistularien laguntzaz. Pregoilaria: Alfonso Vilar.
    • 12:30. Pilota txapelketa herrikoiko finalak.
    • 17:30. Herritarren eta leitzarren arteko herri-kirol desafioa, eskola atarian.
    • Ondoren. Perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
    • 21:30. Herri afaria. Eta ondoren sari banaketak.
    • 00:00. DJ Bull.
  • ABUZTUAK 8, OSTEGUNA UMEEN EGUNA
    • 10:00. Goiz-deia.
    • 10:30-13:30. Puzgarriak eta jolasak eskola atarian. Bainujantzia eramatea komeni da.
    • 15:00. Plater tiraketa Artalekun.
    • 15:30-17:30. Berriz ere puzgarriak eta jolasak.
    • 17:30. Apar-festa eskola atarian.
    • 19:00. Elektrotxufla herrian zehar.
    • Ondoren. Zahagiardoa eta bingoa.
    • 00:00. Xiberoots taldea.
  • ABUZTUAK 9, OSTIRALA KUADRILLEN EGUNA
    • 10:00. Goiz-deia.
    • 11:00. Patata tortilla txapelketa herrikoia, plazan.
    • Bitartean. Toka txapelketa (2012. urtetik aurrera jaiotakoentzat) eta zinta-jokoa bizikletarekin.
    • Segidan. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta.
    • Eguna girotzen. Incansables txaranga ibiliko da.
    • 14:00. Kuadrillen bazkaria, eskola atarian.
    • 17:30. Kuadrillen arteko jokoak.
    • Segidan. Sagardo dastaketa txorizo-egosi eta gaztarekin.
    • Bitartean. Toka txapelketa (2011. urtetik atzera jaiotakoentzat).
    • Ondoren. Zahagiardoa eta bingoa.
    • 00:00. Laket taldearen erromeria.
  •  ABUZTUAK 10, LARUNBATA. SALONTZO EGUNA
    • 09:00. Goiz-deia.
    • 09:30. Meza San Lorentzo baselizan.
    • 09:45. Mountain bike igoera herrikoia.
    • 11:15. Alkate soinua udaletxetik elizara bidean.
    • 11:30. Meza nagusia San Martin parrokian.
    • 12:00. Pilota partidak frontoian.
      Gizonezkoak: Zubillaga vs. Gonzalez Emakumezkoak binaka: Zabaleta-Zabala vs. Arraiza-Gaminde.
      Gizonezkoak binaka: Landa-Lasa vs. Urrestilla-Begiristain
    • 18:00. San Joan dantzak eta helduen dantza-soka.
    • 19:30. Bertsolariak eskola atarian: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Iker Zubeldia. Gai jartzaile: Iñigo Gorostarzu.
    • Segidan. Zahagiardoa eta bingoa.
    • 00:00. Iratzar erromeri taldea.
  • ABUZTUAK 11, IGANDEA
    • 10:00. Goiz-deia.
    • 10:30. Herriko aurrebenjaminen, benjaminen, alebinen eta infantilen pilota partidak.
    • Jarraian. Herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka.
    • 18:00. Herri kirolak: Julen Kañamares, Ainize Perez, Eneko Saralegi eta Amalur Arbelaiz.
    • 19:30. Musika emanaldia Alarma Morea taldearen eskutik.
    • Segidan. Zahagiardoa.
    • 22:30. Dantza eta musika emanaldia herritarren eskutik.
    • Amaitzeko. Tapia eta Leturiarekin erromeria.

 

Erlazionatuak

Herritarrei aitormena egiteko une aproposa

Endika Apalategi Labayen 2024 abu 05 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!