Berastegiko jaiak 2024

Salto eta brinko hasi dute eguna txikienek

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 8a

Umeen eguna ari dira ospatzen Berastegin; goizean puzgarrietan jolasteko eta ur jokoetan freskatzeko aukera izan dute eskola atarian, eta arratsaldean aparra gehituko diote festari.

Herriko haur eta gaztetxoak dira gaurko protagonista. Izan ere, umeen eguna dute gaurkoan Berastegin, eta giro ederrean abiatu dute goiza. Puzgarrietan salto eta brinko ibili dira, eta ur jokoetan freskatzeko aukera ere izan dute. Arratsaldean ere jolasekin jarraitzeko aukera izango dute, 15:30etatik aurrera, eta apar festa ere egingo dute 17:30etan.

Hala ere, helduek ere izango dute zertaz gozatu gaur Berastegin. Ikusi hemen egitarau guztia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!