Berastegiko jaiak 2024

Alfonso Vilar farmazialariak abiatu du festa

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 7a

Herriko farmazialaria den Alfonso Vilarrek bota du jaien hasierako suziria eta herriko plaza jendez bete da. Ondoren, Pilota txapelketa herrikoiko finalak jokatu dira.

Abiatu dira Berastegiko salontzoak. Eguerdian bota dute festak hasteko suziria eta txupinazoa botatzeko ohorea Alfonso Vilar herriko farmazialariak izan du. Erretiroa hartzekoa da Alfonso, eta Andoni Zuriarrain alkateak udal gobernuaren izenean «bere ibilbidea eskertu» nahi izan dio.

Festari hasiera eman dien txupinazoa jaurti ostean; berastegiarrak herriko frontoira hurbildu dira, izan ere, Pilota txapelketa herrikoiko finalak jokatu bai dira bertan. Partida gogor eta lehiatu bat ikusteko aukera izan da eta Intxaurrondo-Onsalo bikoak 22-10 hartu ditu mendean Urkizu-Beloki bikotea.

Gaurko honako egitaraua dute prestatuta Berastegiko San Lorentzo festetako lehen egunerako:

  • 17:30. Herritarren eta leitzarren arteko herri-kirol desafioa, eskola atarian.
  • Ondoren. Perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
  • 21:30. Herri afaria. Eta ondoren sari banaketak.
  • 00:00. DJ Bull.

Datorren igandera bitarte luzatuko dira festak Berastegin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!