Berastegiko jaiak 2024

Herritarrei aitormena egiteko une aproposa

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 5a

Abuztuaren 7an hasi eta San Lorentzo osteko egunera arte ospatuko dituzte festak berastegiarrek. Aurten, festetako suziria jaurtitzeko ohorea Alfonso Vilar herriko farmazialariak izango du.

Abuztuaren 7tik 11ra ospatuko dituzte salontzoak Berastegin. Herriko farmazialaria den Alfonso Vilar arduratuko da aurtengo suziria pizteaz, eta hortik aurrera, ez du etenik izango festak. San Lorentzo osteko egunera arte ospatuko dituzte, eta guztira, bost egun izango dituzte festarako.

Aurtengo jaietan, pasa den urteko hitzorduak mantentzearen aldeko apustua egin da Berastegin. Dantza-soka, patata tortilla txapelketa, kuadrillen bazkaria, alkate soinua, bertsolarien emanaldia eta pilota txapelketa finalak izango dira jaietako gozagarri besteak beste. Tapia eta Leturiak, Xiberoots taldeak, Iratzar taldeak eta DJ Bull musikariek ere aurtengo salontzo jaietan parte hartu nahi izan dute euren musika Berastegiko txoko guztietara zabalduz.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!