Arantzazu Azpirozi omenaldia

Ataria 2024ko apirilaren 15a

Donostia-Baiona-Donostia txirrindulari martxak egin dio omenaldia txirrindulari ohi berastegiarrari.

Arantzazu Azpirozi egiteaz gain, Marino Lejarreta txirrindulari ohiari egin diote ere omenaldia. Donostia-Baiona-Donostia txirrindulari martxa hasi baino lehen egin diete, agurra dantzatuz, eta ondoren beraiek eman diote hasiera martxari.

Azpiroz punta-puntako txirrindularia izan zen hainbat urtetan. Besteak beste, Espainiako txapeldun izan zen errepidean 2002an. Txirrindularitza utzi ondoren, euskal selekzioko hautatzaile moduan ere aritu zen lau urtez. Gaur egun, oraindik ere bizikletaren gainean ibiltzen jarraitzen du. Irakurri orain gutxi ATARIA-k argitaratutako elkarrizketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!