Iban Agirrezabalak bigarren egin du Costa Blanca Trails 65K proban

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Iban Agirrezabala, helmugan, bere haurra besoetan duela. ACARICIANDO LA LUZ/COSTA BLANCA TRAILS

Soronea-Ammma taldeko mendi lasterkari berastegiarrak 6.44.13ko denbora egin du 65 kilometro eta 3.675 metroko desnibela duen ibilbidea bukatzeko.

Guztira 215 parte hartzailek bukatu dute proba, gizonezkoak zein emakumezkoak kontuan hartuta. Agirrezabalaren aurretik, lehen postuan sartu da Ruben Ciscar, 6.25.30eko denborarekin. Hirugarren Carles Armengol izan da, berastegiarrarengandik oso gertu, 6.48.32ko denborarekin.

Costa Blanca Trails probak Alacanten (Herrialde Katalanak) egiten dira, eta abiapuntua Finestrat herria izaten da. Guztira sei proba egin dira aurtengoan, eta 65K izenekoa bigarren luzeena izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!