Azoka egunarekin agurtu dute kultur astea Berastegin

Ataria 2023ko azaroaren 5a

27 postuk osatu dute aurtengo azoka eta ohiko lehiaketek ere bere lekua izan dute gaurko egunean.

Eguraldia lagun zutela, goizean zehar, ganadua, herriko produktuak, inguruko artisauak, eta ikusteko eta erosteko beste hamaika aukera izan da Berastegin. Izan ere, Urteroko moduan, azoka egunarekin agurtu dute kultur astea Berastegin. Guztira 27 postuk osatu dute aurtengo azoka; 16 postu herritarrenak izan dira eta gainontzekoak ingurutik etorritako baserritar eta artisauek osatu dute. 

Azokaz gain, aurten ere gazta, sagar tarta, postu eta ahari, ardi eta bildots lehiaketak egin dituzte, eta argazki rallyko sariak ere banatu dituzte.

SARIDUNAK

Argazki rallya

  1. Ikenna Ezeidigo
  2. Goretti Salaberria 
  3. Iñaki Apezetxea

Gazta lehiaketa

  1. Jabier Saralegi
  2. Iker Ugartemendia
  3. Hipoli Lasarte
  4. Maria Luisa Etxeberria
  5. Jose Inazio Ugartemendia

Sagar tarta lehiaketa

  1. Aitziber Astigarraga
  2. Marisol Atxukarro
  3. Maria Jesus Labaien

Postu onena: Gazpio

Ahari onena: Luis Angel Zubiria

Ardi onena: Migel Aguirrezabala

Bildots onena: Hipoli Lasarte

Argazkiak: Berastegiko Udala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!