Pilotan eta dantzan ibili dira Berastegiko gaztetxoak, jaien azken egunean

Ataria 2023ko abuztuaren 13a

Atzo kuadrilla eguna izan zela nabaritu da gaurkoan. Haur, guraso eta aiton-amonak egon dira pilotaleku inguruan. Txikienak ikuskizuna eskainiz eta helduagoak hauei txaloka.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 18:00. Herri-kirolak: Ibon Garaiburu, Andoni Izeta VI, Xabat Olaizola, Lur Errekondo, Amalur Arbelaitz eta Ane Zapirain.
  • 19:30. Musika emanaldia Alaitz Artola eta Maider Iñurritaren eskutik.
  • Ondoren. Zahagi-ardoa.
  • 22:30. Dantza eta musika emanaldia herritarren eskutik.
  • Amaitzeko. Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!