Abuztuaren 9tik 13ra ospatuko dituzte Berastegiko jaiak

Ataria 2023ko abuztuaren 7a

Salontzo egunaren bezperan, abuztuaren 9an, Aldin elkarteko kideek botako dute txupinazoa.

EGITARAUA

ABUZTUAK 9, ASTEAZKENA

  • 10:30. Haurren frontenis txapelketako finalak.
  • 12:00. Suziria buruhandi, trikitilari, panderojole eta txistularien laguntzaz. Pregoilari aurten Aldin Elkartea.
  • 12:30. Pala txapelketako finalak.
  • 17:30. Herritarren arteko herri-kirol eta pentatloi erakustaldia, eskola atarian.
  • Ondoren. Perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
  • 21:30. Herri afaria. Eta ondoren, Salontzotako kartel-lehiaketako eta leiho edo balkoi eta lorategi-lehiaketetako sari-banaketak.
  • 00:00. DJ Bull.

ABUZTUAK 10, OSTEGUNA SALONTZO EGUNA

  • 9:00. Goiz-deia.
  • 9:30. Meza San Lorentzo baselizan.
  • 9:45. Mountain bike igoera herrikoia.
  • 11:15. Alkate soinua udaletxetik elizara bidean.
  • 11:30. Meza nagusia San Martin parrokian, Lagunak abeslari abesbatzak eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.
  • 12:00. Pilota partidak frontoian.
    Gizonezkoak:
    Bercianos-Lasa eta Garmendia-Beristain
    Ugartemendia-Insausti eta Karrera-Altuna
    Emakumezkoen Plazaz-plaza txapelketako partida:
    Ruiz de Infante-Mujika eta Aldaregia-Agirre
  • 18:00. San Joan dantzak eta helduen dantza-soka.
  • 19:30. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Nerea Elustondo. Gai-jartzaile: Iñigo Gorostarzu.
  • Segidan. Zahagi-ardoa eta bingoa.
  • 00:00. Lehian erromeri taldea.


ABUZTUAK 11, OSTIRALA UMEEN EGUNA

  • 10:00. Goiz-deia.
  • 10:30-13:30. Puzgarriak eta jolasak eskola atarian. Bainujantzia ekartzea komeni da.
  • 15:00. Plater tiraketa Artalekun.
  • 15:30-17:30. Berriz ere puzgarriak eta jolasak.
  • 17:30. Aparfesta eskola atarian.
  • 19:00. Elektrotxufla herrian zehar.
  • Ondoren. Zahagi-ardoa plazan.
  • 00:00. Gabezin taldea.

ABUZTUAK 12, LARUNBATA KUADRILLEN EGUNA

  • 10:00. Goiz-deia.
  • 11:00. Patata-tortilla txapelketa herrikoia, plazan.
  • Bitartean. Toka-txapelketa (2011. urtetik aurrera jaiotakoentzat) eta zinta-jokoa bizikletarekin.
  • Segidan. Tortilla-dastaketa, txakolinaz lagunduta.
  • Eguna girotzen. Kalean txaranga ibiliko da.
  • 14:00. Kuadrillen bazkaria, eskola atarian.
  • 17:30. Kuadrillen arteko jokoak.
  • Segidan. Sagardo-dastaketa txorizo-egosi eta gaztarekin.
  • Bitartean. Toka-txapelketa herrikoia (2010. urtetik atzera jaiotakoentzat).
  • Ondoren. Zahagi-ardoa eta bingoa.
  • 00:00. Kilimak eta Laket taldeen kontzertuak.

ABUZTUAK 13, IGANDEA

  • 10:00. Goiz-deia.
  • 10:30. Herriko aurrebenjaminen, benjaminen, alebinen eta infantilen pilota-partidak.
  • Jarraian. Herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka.
  • 18:00. Herri-kirolak:
  • Ibon Garaiburu, Andoni Izeta VI, Xabat Olaizola, Lur Errekondo, Amalur Arbelaitz eta Ane Zapirain.
  • 19:30. Musika emanaldia Alaitz Artola eta Maider Iñurritaren eskutik.
  • Ondoren. Zahagi-ardoa.
  • 22:30. Dantza eta musika emanaldia herritarren eskutik.
  • Amaitzeko. Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria.

OHARRA

  • Luis Erasoren egur lanen erakusketa. 11:30-13:30 eta 18:00-20:00.
 

Berastegiko Udalaren jai egitarau ofiziala, aurten ere, Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egin du. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!