Tortilla patata prestatzen hasi dute festen laugarren eguna Berastegin

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 12a

Berastegiko Salontzo festetan, kuadrillen eguna da gaurkoa, eta goizetik hasita; patata-tortilla txapelketa, toka-txapelketa eta zinta-jokoa bizikletarekin egin dira herriko plazan.

Herritar ugari bildu da, 11:00etan hasi den patata-tortilla txapelketan parte hartzera. Kuadrilla bakoitza; bere tortilla prestatzen aritu da, eta 13:30ean, prestatu diren patata-tortilla guztiak dastatzeko aukera izan dute txakolinaz lagunduta. Horretaz gain, bizikletarekin zinta-jokoan, eta toka txapelketan aritu dira 2011. urtetik aurrera jaiotakoak.

Egunak luze joko du oraindik eta hau da gaurko iragarrita dituzten gainerako ekitaldiak:

 

  • Eguna girotzen. Kalean txaranga ibiliko da.
  • 14:00. Kuadrillen bazkaria, eskola atarian.
  • 17:30. Kuadrillen arteko jokoak.
  • Segidan. Sagardo-dastaketa txorizo-egosi eta gaztarekin.
  • Bitartean. Toka-txapelketa herrikoia (2010. urtetik atzera jaiotakoentzat).
  • Ondoren. Zahagi-ardoa eta bingoa.
  • 00:00. Kilimak eta Laket taldeen kontzertuak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!