Puzgarriak eta ur jolasak beroari aurre egiteko

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 11

Umeen eguna ari dira ospatzen Berastegin, eta egiten duen beroari aurre egiteko; puzgarrietan jolasten eta ur jokoetan freskatzen pasa dute arratsaldea.

Salontzo jaietan umeen eguna da gaurkoa. Giro aparta sortu da eskolako atarian. Izan ere, egiten duen beroarekin; adin tarte guztietako herritarrak bildu dira ur jokoetan freskatu eta puzgarrietan jolasteko. 17:30etan apar-festa ere egin da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!