Herritarrek herritarrei eskainitako ikuskizuna

Ataria 2023ko abuztuaren 10a

Gaztetxoak eta helduagoak dantzan ibili dira arratsaldean Berastegiko plazan. Lehenik San Joan dantzak egin dituzte, ondoren helduen dantza-sokaren txanda izan da. Herritar ugari elkartu da auzokideak dantzan ikustera.

Dantzarien ondoren bertsolariak hasi dira lanean. Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Nerea Elustondok Iñigo Gorostarzuk jarritako gaiei erantzun die. Bertsoen ondoren, zahagi ardoa eta bingoa izango dituzte, eta 00:00etan, Lehian erromeri talderen emanaldia.

Biharko egitaraua:

  • 10:00. Goiz-deia.
  • 10:30-13:30. Puzgarriak eta jolasak eskola atarian. Bainujantzia ekartzea komeni da.
  • 15:00. Plater tiraketa Artalekun.
  • 15:30-17:30. Berriz ere puzgarriak eta jolasak.
  • 17:30. Aparfesta eskola atarian.
  • 19:00. Elektrotxufla herrian zehar.
  • Ondoren. Zahagi-ardoa plazan.
  • 00:00. Gabezin taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!