Aldin elkarteko kideek abiatu dute festa

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 9a

Aldin kultura eta kirol elkarteko kideek bota dute jaien hasierako suziria eta berastegiarrak animatu dituzte Aidanen aldizkarian parte hartu eta erostera.

Abiatu dira Berastegiko salontzoak. Eguerdian bota dute festak hasteko suziria eta txupinazoa botatzeko ohorea izan dute Aldin kultura eta kirol elkarteko kideek. 2003. urtean sortu zen elkartea, eta aurten; Aidanen aldizkariaren 20.urteurrena bete dute.

Andoni Zuriarrain alkateak udal gobernuaren izenean eskerrak eman dizkie Aldin elkartekoei. Urte guzti hauetan zehar, herrian zegoen kultura hutsunea betetzeko egin duten lan guztiagatik.

Gaurko, honako egitaraua dute prestatuta Berastegiko San Lorentzo festetako lehen egunerako:

 

  • 12:30. Pala txapelketako finalak.
  • 17:30. Herritarren arteko herri-kirol eta pentatloi erakustaldia, eskola atarian.
  • Ondoren. Perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
  • 21:30. Herri afaria. Eta ondoren, Salontzotako kartel-lehiaketako eta leiho edo balkoi eta lorategi-lehiaketetako sari-banaketak.
  • 00:00. DJ Bull.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!