Berastegiko alkate izendatu dute Zuriarrain

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Lekukoa eman dio Amaia Azkuek Andoni Zuriarraini. Alkate karguan izango da EH Bilduko ordezkaria

Andoni Zuriarrainek aginte makila jaso du aurreko alkate Amaia Azkueren eskutik. EH Bildu izan zen indar irabazlea aurreko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan eta zazpi zinegotzi eskuratu zituen. EAJk berriz bi hautetsi lortu zituen.

Bederatzi zinegotziek gaur eguerdian egindako osoko bilkuran hartu dute kargua. Zuriarrain lehenengo aldiz arituko da alkate zereginetan.

Berastegiko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Andoni Zuriarrain Iturbe (EH Bildu)
  2. Uxue Arzallus Ansa (EH Bildu)
  3. Xabier Saralegi Labaien (EH Bildu)
  4. Larraitz Garaiburu Ramos (EH Bildu)
  5. Juan Luis Marcelino Zubiria (EH Bildu)
  6. Leire Garciarena Urdangarin (EH Bildu)
  7. Urko Atxukarro Otegi (EH Bildu)
  8. Saioa Bandrés Moneo (EAJ)
  9. Bixente Beristain Olaizola (EAJ - Independentea)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!