Berastegiko alkate makila Andoni Zuriarrainentzat

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur bederatzi zinegotzi aukeratu dituzte Berastegin. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Andoni Zuriarrain Iturbe izango da Berastegiko alkate berria, EH Bilduk 454 boto eskuratuta. Bigarren, EAJ geratu da, 130 botorekin. Baliogabeak 5 boto izan dira, 21 zuri eta %30,32-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Zuriarrain «oso pozik»
Botoen kontaketa egin bezain laster egin du balorazioa Andoni Zuriarrain alkate berriak, eta  «oso positiboa» izan dela zehaztu du. «Oso pozik gaude herritarrek aurrez egindako lana eskertzen dutelako». Horrez gain, lanerako «prest» agertu da, eta «ilusio guztiz» hartuko duela kargua esan du. «Talde indartsua daukagu», zehaztu du, eta «herri guztiarentzako lan egiteko prest» daudela azpimarratu du.

Berastegiko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Andoni Zuriarrain Iturbe (EH Bildu)
  2. Uxue Arzallus Ansa (EH Bildu)
  3. Xabier Saralegi Labaien (EH Bildu)
  4. Larraitz Garaiburu Ramos (EH Bildu)
  5. Juan Luis Marcelino Zubiria (EH Bildu)
  6. Leire Garciarena Urdangarin (EH Bildu)
  7. Urko Atxukarro Otegi (EH Bildu)
  8. Saioa Bandrés Moneo (EAJ)
  9. Bixente Beristain Olaizola (EAJ - Independentea)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!