Gazteen lekutik

Berastegiko gazteekin, Gaztelekutik

Irati Saizar Artola 2022ko abenduaren 15a

Berastegiko Gaztelekura sartu gara Gazteen Lekutik saioan, hango gazteek kontatzeko dutena entzutera. Zortzi gazte jarri dira mikrofono aurrean, eta baita Garazi Otxandorena hezitzailea ere. Hamaika gairen bueltan aritu gara, patxadaz: Gaztelekuaren kokapenaz, funtzionamenduaz, gazteek herrian duten lekuaz, musikaz... 

Nola bizi dira Berastegiko gazteak? Zein aukera dituzte herrian? Zer eskaintzen die Gaztelekuak? Nola ikusten dute etorkizuna? Zer musika entzuten dute Berastegiko gazteek?... Beste hainbeste galderei erantzunak aurkitzen saiatu dira, besteak beste, Jon Lasa, Enaitz Zubillaga, Laida Malkorra, Irati Zuloaga, Nahikari Zubillaga, Garazi Labaien, Lorditz Garmendia eta Joanes Zuriarrain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!