Gaurkoan Salontzo eguna dute Berastegin, eta giro ederrean ari dira ospatzen jaietako azken eguna. Goiz osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute herritarrek, baina arratsaldean ere festak ez du etenik izan. Herriko dantzariak plazara irten dira San Joan dantzak eta helduen dantza soka egitera.
Iaz herriko emakumeek San Joan dantzetan parte hartzen zuten lehen aldia izan zen. Aurten, beste pauso bat eman nahi izan dute Berastegin, eta pauso txiki hura, handi izatea lortu dute berriro ere; izan ere, San Joan dantzetan ez ezik, helduen soka dantzara ere batu dira emakumeak. Euren parte hartzea lehen aldia izan dute gaurkoan, eta berastegiarrek ez dute galdu nahi izan. Plaza beteta giro ederrean aritu dira dantzan.
Gaur gauera arte jarraituko du festak Berastegin. Egitarau osoa hemen ikusgai.