Berastegiko jaiak 2022

Egitaraua: Berastegiko San Lorentzo festak

Berastegiko San Lorentzo festak ospatuko dituzte abuztuaren 5etik 10era bitartean.

EGITARAUA

ABUZTUAK 5, OSTIRALA

  • 10:30. Haurren frontenis txapelketako finalak.
  • 12:00. Suziria, buruhandi eta txistularien laguntzaz. Aurtengo pregoilaria: Odol Emaileen Elkartea.
  • 12:30. Pala-txapelketako finalak.
  • 17:30. Herritarren arteko herri kirolak, eskola-atarian.
  • Ondoren. Perku poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
  • 21:30. Herri afaria.
  • 00:00. DJ Jotatxo.

ABUZTUAK 6, LARUNBATA, KUADRILLA EGUNA

  • 10:00. Goiz deia.
  • 11:00. Patata tortilla txapelketa herrikoia, plazan. Bitartean, toka-txapelketa 2010. urtetik aurrera jaiotakoentzat, eta zinta jokoa bizikletarekin.
  • Ondoren. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta.
  • 14:00. Kuadrillen bazkaria, eskola-atarian.
  • 17:30. Kuadrillen arteko jokoak.
  • Ondoren. Sagardo dastaketa txorizo egosi eta gaztarekin. Bitartean, toka txapelketa herrikoia, 2009tik atzera jaiotakoentzat.
  • Jarraian. Zahagi ardoa eta bingoa.
  • 00:00. Ezpalak eta Laket taldeen kontzertuak.

ABUZTUAK 7, IGANDEA

  • 10:00. Goiz deia.
  • 11:30. Herriko benjamin eta alebinen pilota partidak.
  • Jarraian. Herriko dantza-eskolako haurren dantza-emanaldia eta dantza-soka.
  • 17:30. Herri kirolak: Amaiur Arbelaitz, Nerea Arruti, Ainitze Zumeta eta Marina Blanco.
  • 19:30. Bertso saioa: Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Xabat Illarregi, Eli Pagola, Aitor Mendiluze eta Julio Soto. Gai jartzaile: Iñigo Gorostarzu.
  • Ondoren. Zahagi ardoa.
  • 00:00. Trikidantz taldearen kontzertua.

ABUZTUAK 9, ASTEARTEA, UMEEN EGUNA

  • 10:00. Goiz deia.
  • 10:00-13:00. Puzgarriak eta jolasak eskola-atarian. Bainujantzia ekartzea gomendatzen da.
  • 15:00-18:00. Berriz ere puzgarriak eta jolasak.
  • 17:00. Apar festa eskola-atarian.
  • 18:00. Begiekin ikusten gara ikuskizuna, Zirko Loretsuaren eskutik.
  • 19:00. Elektrotxufla herrian zehar.
  • Ondoren. Zahagi ardoa plazan. Bingoa egingo da.
  • 00:00. Gozategi taldearen kontzertua.

ABUZTUAK 10, ASTEAZKENA, SALONTZO EGUNA

  • 09:00. Goiz deia.
  • 09:30. Meza San Lorentzo baselizan.
  • 09:45. Mountain bike igoera herrikoia. Ondoren, hamaiketakoa egingo da San Lorentzon.
  • 11:15. Alkate soinuaudaletxetik elizara bidean.
  • 11:30. Meza nagusia San Martin parrokian, Lagunak Abeslari abesbatzak eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.
  • 12:30. Pilota partidak. Emakumezkoak: Udako Emakume Master Cup txapelketako kanporaketa. Gizonezkoak: Garaiburu-Etxeberria vs. Alberdi-Goikoetxeaundia.
  • 18:00. San Joan dantzak eta helduen dantza soka. 
  • 19:30. Neomak taldearen emanaldia.
  • Segidan. Zahagi ardoa plazan.
  • 22:30. Dantzerki emanaldia, herritarren eskutik. Tartean, salontzotako kartel lehiaketako eta leiho, balkoi eta lorategi lehiaketetako sari banaketak.
  • Ondoren. Joselu Anaiak, jaiei amaiera emateko.

 

Berastegiko Udalaren jai egitarau ofiziala Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egin du. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

 

 

Erlazionatuak

Geroz eta jai parekideagoak

Berastegi

San Lorentzo eguna iritsi aurreko egunetan ospatuko dituzte festak berastegiarrek eta egunarekin berarekin emango diote amaiera; tartean, egun bate...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!