Berastegiko jaiak 2022

Saltoka eta jolasean pasatu dute goiza

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 9a

Umeen eguna ari dira ospatzen Berastegin. Puzgarrietan jolasteko eta ur jokoetan freskatzeko aukera izan dute eskola atarian.

Herriko gaztetxoak dira gaurko protagonistak. Giro aparta sortu da eskolako atarian. Izan ere, goiz osoan zehar puzgarrietan salto eta brinko ibili dira. Eguraldiari aurre egiteko ur jokoetan freskatzeko aukera ere izan dute. Arratsaldean ere jarraituko dute jolasek, 15:00etatik aurrera.

Egitarau osoa hemen ikusgai.

Erlazionatuak

Umeen eguneko goiza Berastegin

Leyre Carrasco 2022 abu 09 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!