Berastegiko jaiak 2022

Kuadrillarekin ospatzeko eguna Berastegin

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 6a

Berastegiko Salontzo festen bigarren egunean, herriko kuadrillak dira protagonista; bazkaritan, eskolako atarian 240 herritar inguru bildu dira.

Berastegiko Salontzo jaiak abiatu ziren atzo eta gaur Kuadrillen Eguna dute. Goizean patata tortilla txapelketa egin dute plazan eta bitartean toka txapelketan aritu dira 2010. urtetik aurrera jaiotakoak. Bazkalaurretik tortilla dastaketa egin dute txakolinaz lagunduta eta txarangarekin batera herriko eskola atariraino egin dute bidea kuadrillek. Han 240 lagun inguru bildu dira bazkarian.

Egunak luze joko du oraindik eta hau da gaurko iragarrita dituzten gainerako ekitaldiak:

  • 17:30. Kuadrillen arteko jokoak
  • Ondoren. Sagardo dastaketa txorizo egosi eta gaztarekin. Bitartean toka txapelketa herrikoia 2009tik atzera jaiotakoentzat.
  • Jarraian. Zahagi ardoa.
  • 00:00. Ezpalak eta Laket taldeen kontzertuak.

Datorren asteazkenera bitarte luzatuko dira festak Berastegin.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!