Martxoaren 2an inauguratuko dute Berastegiko gimnasioa

Ataria 2022ko otsailaren 24a

Gimnasio berria martxoaren 7tik aurrera egongo da erabilgarri herritarrentzat. Izen ematea zabaldu dute eta udaletxera deituta edo bertara joanda egin beharko da.

Berastegiko Udalak prest du dagoeneko gimnasio berria. Martxoaren 2an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:00etatik aurrera. Bertaratu ezin duenak martxoaren 3an eta 4an izango du aukera instalazioa ezagutzeko.

Ohiko erabilera martxoaren 7tik aurrera eman ahalko zaio, eta izen ematea zabaldu dute jada. Udal bulegoetara joanda, 943 680 000 zenbakira deituta edo udala@berastegi.eus helbidera idatzita egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!