Bihar eta etzi ospatuko dituzte inauteriak Berastegin

Ataria 2022ko otsailaren 17a

Bihar eskolako desfilea izango da, eta etzi txupinazoa, mozorroen desfilea eta herri bazkaria egingo dute, besteak beste.

Berastegin ere inauteriak ospatzen dituzte Tolosan kaldereroak diren asteburuan, beraz, asteburu honetan izango da mozorroen festa bertan.

Bihar, 14:45etik 16:00etara eskolako desfilea izango da herrian zehar, eta jarraian, txokolatea guraso elkartearen eskutik, eskola atarian. 18:00etan haurren dantza saioa ikusteko aukera iza ngo da, plazan, eta 19:00etan pintxopote mozorrotua.

Larunbata izango da egun handia. 12:30ean txupinazoa botako dute iazko mozorroen desfileko garaileek. Jarraian izango dira mozorroen desfilea, koreografia eta antzerkiak plazan. 14:00etan, berriz, bazkari herrikoia egingo dute frontoian. Bazkaria norberak eraman beharko du, eta antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko dituela azaldu dute. Eguna borobiltzeko 17:30ean elektrotxaranga ibiliko da herrian zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!