Argazki rallyan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2021eko urriaren 4a

Ostegunean amaituko da Berastegiko XXIII. Argazki Rally herrikoian izena emateko epea; ostegunetik urriaren 12a bitartean atera ahalko dira argazkiak.

Gertu da Berastegiko XXIII. Argazki Rally herrikoia. Parte hartu nahi dutenen izena eman beharko dute osteguneko 20:00ak baino lehen, honako bide hauek erabiliz: udal bulegoetara joanda, 943 683 000 zenbakira deituta, kultura@berastegi.eus helbidera mezu bat idatzita edota 688 681 952 zenbakira whatsapp bat bidalita.

Izena ematea itxi bezain laster bidaliko zaie aurtengo argazki rallyko gaia parte hartzaileei, telefonoz, mezu elektronikoz edo Whatsapp bidez. Aukeratutako hiru argazkiak posta elektronikoz bidali beharko dira kultura@berastegi.eus helbidera, urriaren 12an, 23:59ak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!