Lehertu da inauterietako suziri birtuala Berastegin

Ataria 2021eko otsailaren 5a

Asteburu honetan ziren ospatzekoak inauteriak Berastegin. Dagoeneko lehertu da txupinazoa eta arratsaldean haurrek Tor magoaren ikuskizuna izango dute.

Inauteriak etxetik ospatuko dituzte aurten berastegiarrek. Festari hasiera emateko, iazko mozorro lehiaketako irabazleek txupinazo birtuala bota dute.

Aurtengorako ere mozorro lehiaketa prestatu dute eta parte hartzaileek argazki edo bideoak bidali beharko dituzte whatsapp mezu baten bidez, igandea baino lehen, 688 681 952 zenbakira. Jasotako materialarekin bideo bat osatuko du udalak eta bideo horretan bertan emango dute aurtengo mozorro irabazlearen berri. Aurreratu dutenez, irabazleak ohiturari eutsiz sari gisa arbia jasoko du eta 2022ko inauterietan txupinazoa botatzeko aukera izango du. 

Horrez gain, gaur arratsaldean, 16:30ean, Tor magoak Amarru ikuskizuna eskainiko du frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!