Mozorro lehiaketa egingo dute Berastegin inauteriak ospatzeko

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Aurten Berastegin ere ez dira inauteriak ohiko moduan ospatuko, baina mozorro lehiaketa aurrera eramango dute, bakoitzak etxetik argazki edota bideoak bidalita.

Inauteriak etxetik ospatuko dituzte aurten berastegiarrek. Mozorro lehiaketa prestatu dute eta parte hartzaileek argazki edo bideoak bidali beharko dituzte whatsapp mezu baten bidez, otsailaren 5etik 7ra, biak barne, 688 681 952 zenbakira.

Jasotako materialarekin bideo bat osatuko du udalak eta bideo horretan bertan emango dute aurtengo mozorro irabazlearen berri. Aurreratu dutenez, irabazleak ohiturari eutsiz sari gisa arbia jasoko du eta 2022ko inauterietan txupinazoa botatzeko aukera izango du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!