Baditu irabazleak Berastegiko XXII. argazki rallyak

Ataria 2020ko azaroaren 9a

Guztira 30 parte hartzaile izan ditu aurtengo argazki rallyak eta udalak pozik agertu da; Uxue Otaegi, Eneko Labaien eta Irati Saizar izan dira lehen hiru sariak jaso dituztenak.

XXII. argazki rally edizioa arrakastatsua izan dela azpimarratu du udalak. Aurten ere modalitate bakarra jarri dute parte hartzeko, digitala zehazki. Kultur astearen bueltan egin ohi dute lehiaketa, eta nahiz eta aurten kultur astea momentuz ez ospatzea erabaki, argazki rallyarekin aurrera jarraitu dute, eta atzo eguerdian banatu zituzten sariak, udaletxean.

Aurtengo gaia honakoa zen: Salontzo. Berastegin San Lorentzo jaiak ospatzen dira, eta izen bereko ermita bat ere badute. Horren bueltako argazkiak izan dira guztiak. Ikusgai jarri dituzte argazki guztiak Berastegiko Udalaren webgunean

Lehenengo saria: Uxue Otaegi

Bigarren saria: Eneko Labaien

Hirugarren saria: Irati Saizar

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!