Argazki zaharren erakusketako argazkien albumak maileguan hartu daitezke

Ataria 2020ko abuztuaren 31

Jose Luis Egañak jarritako argazki zaharren erakustekako albumak udal liburutegian jarri dituzte maileguan hartu ahal izateko. Udalaren webgunean ere ikus daitezke.

Azken urteetan, herriko festen bueltan, argazki zaharren erakusketa jarri ohi du Jose Luis Egaña Berastegin bizi den eibartarrak. Aurten ere, Berastegi Txuri-Beltzen IV erakusketa izan da ikusgai San Lorentzoen bueltan, eta argazki horiek guztiak album batzuetan jaso dituzte udal liburutegian. Aurtengo erakusketaz gain, aurreko erakusketetako albumak ere mailegatzeko aukera egongo da.

Bestalde, Berastegiko Udalaren webgunean ere ikusgai jarri dituzte guzti-guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!