Ane Urkizu animatzera joateko aukera dago

Ataria 2020ko ekainaren 20a

Emakume Master Cupeko pilota goxoko finalerdiak jokatzen dira Elgoibarren, ekainaren 21ean, 12:00etan. Ikusleak sartu ahalko dira frontoira.

Guztira 163 ikusle sartu ahalko dira Elgoibarko frontoira, eta antolatzaileek nabarmendu dute aukera hori izatea. Era berean animatu dituzte pilotazaleak frontoira joatera. Sarrera dohainik izango da.

Ane Urkizu berastegiarrak Irantzu Etxebesterekin batera jokatuko du, eta Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi izango dituzte aurkari.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!