Argazki Galeria

San Lorentzo gainean, trikiti doinu eta animo artean

Irati Saizar Artola 2020ko otsailaren 2a

Negu Trail lasterketako ibilbideak agintzen zuen moduan, probaren bigarren erdiari ekin aurretik, San Lorentzo gaina igo behar izan dute korrikalariek. Bertan zuten anoa guneaz gain, trikiti doinuak eta herritarren animoak izan dituzte lagun.

Lehenik, Urdelar (859 m) gaina igo dute, 6,8 kilometroan; ondoren, Moa lepora jaitsi dira, 8,8 kilometroan, San Lorentzo (808 m) igo aurretik; azkenik, Gorosmendira jaitsi eta gero, 11,6 kilometroan, Ipuliño (900 m) igo dute. Hortik, zuzenean joan dira herriko plazako helmugara. Proba erdialdera heldu denerako, jada lehen postuetan kokatutako partaideen artean aldeak zeuden.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!