Argazki galeria

Iñaki Olano eta Andrea Garay azkarrenak, III. Negu Trail lasterketan

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko otsailaren 2a

Gaur jokatu da, Berastegin, Negu Trail lasterketaren hirugarren edizioa. Gizonezkoetan, Iñaki Olano altzotarrak irabazi du; emakumezkoetan, berriz, Andrea Garay gasteiztarra izan da garaile. Beroa eta lokatza izan dira aurtengo protagonista handienak.

Negu Trail izena daraman arren, negutik gutxi izan du aurtengo lasterketak. Berastegi inguruetan ez da elur arrastorik izan, eta bero handia izan dute korrikalariek, ibilbide guztian zehar. Bidean, gainera, lokatza ere izan dute, eta hori nabaria zen korrikalarien oinetan. Guztira, 300 parte hartzaile izan dira Berastegiko proban.

Faktore horiek kontuan izanda, inoizko denborarik onenak lortu dituzte garaileek. Gizonezkoetan, Iñaki Olano altzotarra izan da Berastegiko plazako helmuga igaro duen lehen korrikalaria. Bere atzetik, Hodei Lujanbio goizuetarra eta Aitor Regillaga tolosarra sailkatu dira. Emakumezkoetan, berriz, Andrea Garay gasteiztarra izan da azkarrena, eta bere atzetik Laiane Arrospide tolosarra eta Oihana Zubillaga anoetarra helmugaratu dira. Julen Agirrezabala eta Arantxa Atxukarro izan dira lehen berastegiarrak ibilbidea osatzen.

Gizonezkoak:

  1. Iñaki Olano (1:24:05)
  2. Hodei Lujanbio (1:26:03)
  3. Aitor Regillaga (1:28:31)

Emakumezkoak:

  1. Andrea Garay (1:45:35)
  2. Laiane Arrospide (1:53:35)
  3. Oihana Zubillaga (1:53:54)

Hemen duzue gaurko lasterketako sailkapen orokorra

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!