A-15 errepidea itxiko dute bi noranzkoetan, ostiraletik larunbatera

Ataria 2019ko urriaren 10a

San Lorenzo-Larre tunelaren barruko lanak direla eta, zirkulazioa erabat geldituko dute gau batez. A-15a, beraz, 22:00etatik 08:00etara itxita egongo da.

Urriaren 11n, ostiralean, A-15 errepideak 22:00etan erabat itxiko dute. San Lorentzo-Larre tunelean lanak egiteko baliatuko dute itxialdia, 08:00ak arte. Andoaingo noranzkoan erabaki behar dutenek, Berastegiko lotunean bira eman beharko dute, GI-2130 errepidea hartuz Tolosaraino. Hortik aurrera N-1 errepidea hartuko lukete A-15arekin Sorabillan bat egiteko.

Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako lotunean eman beharko dute bira, N-1 errepidean Tolosaraino joateko eta ondoren GI-2130 errepideaz Berastegiraino. 

Ibilbide luzeetarako eta ibilgailu astunentzako, aldiz, N-1 errepidea gomendatu dute Altsasuraino, eta A-10 autobia Irurtzuneraino. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako oharraren arabera, San Lorentzo-Larren egin beharreko lanen artean dago tuneleko elementu kritiko batzuk elikatuko dituen koadro elektriko berri bat instalatzea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!