Txinatarrak Berastegin, hondakinen sistema ikusten

Ataria 2019ko urriaren 9a

Berastegiko hondakinen kudeaketa sistema bisitatu zuen, pasa den ostegunean, Txinako ordezkaritza batek.

Landaguneetan, hondakin organikoaren trataera nolakoa izaten den ezagutu nahi zuten, izan ere, gaur egun, Txinan arazoa daukate organikoaren bilketarekin, eta irtenbide bila egin dute bidaia, Espainiar Estatuko eta Euskal Herriko hainbat herrietara.

Txinako gobernuko hainbat ordezkari, unibertsitateko ikerketa zuzendari, Gobernuz Kanpoko Erakundeetako eta fundazio desberdinetako hainbat ordezkari, ingurumen aditu eta aholkulariak Berastegin barrena ibili ziren hondakin organikoa biltzeko ezarrita dauden auzokonpostagailuak ezagutzen. Bide batez, beste hondakinen bilketa sistema ezagutzeko tartea ere hartu zuten. Amaia Azkue Berastegiko alkatea aritu zen argibide guztiak ematen, eta honek, Josu Amilibia Adunako alkatea eta Mankomunitateko lehendakaria ere gonbidatu zuen bisitara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!