Uztaila osoan, Berastegiko liburutegia goizez egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00etara. Uztailaren 25, 26 eta 31an ez da irekiko eta abuztuaren 5etik 23ra, hiru astez, itxita egongo da. Abuztuko azken astea ere, 26tik 30era, goizez soilik irekiko dute, eta irailaren 2tik aurrera betiko ordutegiarekin hasiko dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?