Berastegiko EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Ataria 2019ko maiatzaren 6a

Amaia Azkue egungo alkatea izango da alkategaia maiatzaren 26an egingo diren udal hauteskundeetarako. "Aurpegi berriak, adin tarte guztietakoak eta herrigintzan jarduten dutenak" dira zerrenda osatu dutenak.

Lanean jarraitzeko gogoa eta ilusioa dutela azaldu zuen Amaia Azkue egungo alkateak atzo eguerdian egindako aurkezpen ekitaldian. "Herritik eta herritarrekin jarraitu nahi dugu lanean, herritarrak erdigunean jarriz eta guztien bizi-kalitate ona helburu izanik, horrela jarraituko dugu", adierazi zuen. Aurrez, azken zortzi urteetan lanean aritu diren eta etapa ixtea erabaki duten zinegotziei aipamen berezia eta eskertza egin zitzaien.

Zerrendako kideak:

  • Amaia Azkue Eizagirre
  • Andoni Zuriarrain Iturbe
  • Ixiar Atxukarro Otegi
  • Patxi Irisarri Aranalde
  • Uxue Arzallus Ansa
  • Mikel Beloki Urkizu
  • Patxi Iriarte Zabala
  • Maite Amundarain Goikoetxea
  • Ane Urkizu Lasarte
  • Jose Luis Saizar Etxeberria
  • Garazi Otxandorena Azurmendi
  • Mikel Matxinea Azurmendi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!