Amaia Azkue izango da Berastegiko EH Bilduren alkategaia

Ataria 2019ko apirilaren 25a

Berastegiko EH Bilduk Amaia Azkue aurkeztu du alkategai.

Azken zortzi urteak daramatza udalean Azkuek. Lehen legealdian zinegotzi gisa aritu zen eta azken lau urteak alkatetzan eraman ditu. «Lau urtetako esperientziak eta taldearen gaztetasun eta freskotasunak indarra eman didate beste legealdi batean alkategai izateko», dio Azkuek. Herritarrak erdigunean jarriz, «herritik eta herritarrekin» lan egiten jarraitu nahi dutela nabarmendu du, herritarren ongi-izatea bermatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!