III. Basurde saria, larunbatean, Gorosmendin

Tolosaldeko Ataria 2018ko abu. 2a, 16:41

2016an hasitako ekitaldiak, aurten, hiru urte beteko ditu. Beste edizio batez, Berastegiko Gorosmendi auzoan, San Lorentzo festen atarian, usakume tiraketa txapelketa jokatuko da, III. Basurde saria.

Larunbat honetan, hain zuzen ere, herriko Basurde Elkarteak antolatuta, usakume tiraketa jokatuko dute Berastegira hurbiltzen diren ehiza zaleek. III. Basurde Saria ospatuko da Gorosmendi auzoko zelaian, eta tiraketa bera, kolonbaire erara egingo da. Ordutegiari dagokionez, goizean hasi (10:00etatik 13:00etara) eta arratsaldean jarraituko du (16:00etatik 18:00etara).

Izen-ematea bertan egin ahal izango dute nahi dutenek, 40 euro ordainduz, eta usakumeen balioa barne hartuta. Felix Saizar izango da tiraketaren zuzendaria eta epaile lanak, berriz, Gipuzkoako Ehiza Federaziotik izendatutako kideek egingo dituzte.

Lehen 10 postuetan sailkatzen diren ehiztariek saria jasoko dute, eskudirutan. Hurrengo 30 sailkatuei, opariak emango dizkiete, izen emateko ordenaren arabera banatuz. Azkenik, Basurde elkarteko kide direnek ere izango dute zer jokatu, lehen hiru sailkatuentzat sariak egongo baitira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!