Igandean, mendi ibilaldia Berastegin

Ataria 2018ko maiatzaren 4a

Berastegiko XXVI. Mendi Ibilaldia egingo dute igandean, eta 8 orduko ibilbidea osatuko dute herria inguratuz.

Goizeko 07:00etan irtengo dira herriko plazatik, eta amaitu ere bertan egingo dute. Izen ematea 8 eurokoa izango da eta egunean bertan eman ahal izango da.

Ibilbide luzea egin nahi ez duenarentzat, Beasti G.E.ak antolatuta 3 orduko iraupena izango duen ibilbide motzago bat izango da. 09:00etan izango da irteera.

Horrez gain, ekainaren 10erako Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katean izena emateko postua jarriko dute 12:00etatik aurrera herriko plazan. Egun horretarako 150 berastegiar lortzeko erronka jarri du erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamikak.

Iñigo Gorostarzu 'Etxorde' bertsolariak, hain zuzen, bertsoa argitaratu du gaurko astekarian, bertara joateko animatuz.

[Joan den urteko argazkiak]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!