Berastegi mendiz inguratuz

Irati Saizar Artola 2017ko maiatzaren 14a

XXV. ibilaldia egin dute goizean Berastegiko mendietan barrena. Bi ibilbide izan dira aukeran, 8 ordukoa helduentzat eta 3 ordukoa haurrentzat. 

Eguzkia ateratzear zela, 7:00etan irten dira Berastegiko eskola ataritik 232 parte hartzaile 30 kilometroko ibilbidea egitera. Aiztun auzotik gora Lartera igo, zehar-zehar Bokete-Uli-Ulizarrera igo eta Urtora jaitsi dira. Handik, Ipulliñora igo eta Gorosmenditik barrena San Lorentzo ermita bisitatu ondoren, mugara jaitsi eta Berastegira bueltatu dira. Iristean, diplomaz gain, babesleen eskainitako zenbait opariren zozketan parte hartu ahal izan dute ibilbidea amaitu duten mendigoizale guztiek. 

Ibilbide laburragoa nahi zuenarentzat ere izan da aukera. 9:00etan abiatu dira 83 haur eta beste hainbat heldu 3 orduko ibilbidea egitera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!