Gaztelekuaren inguruan hitz egiteko bilera, astelehenean

Ataria 2018ko martxoaren 22a

Gaztelekuaren funtzionamendu arauak eta atontze lanak egiteko bilera deitu du udalak.

Astelehenean bilduko dira, 11:00etan, eta 2002 eta 2006 urteen artean jaiotako berastegiarrei egin die dei. Asteleheneko bilera Gaztelekuaren inguruan egiten den bigarren parte hartze saioa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!