Zero azpitik -8,2 gradura, Berastegin

Ataria 2018ko otsailaren 28a

Berastegin, atzo, tenperatura apalena zero azpitik 8,2 gradukoa izan zen. Gipuzkoako hotzena izan zen, gune urbanoei dagokienez, eta inguruko belaze izoztuak ikusi besterik ez zegoen eguna hotzetik emango zuela ikusteko.

Zehazki Izotzalde auzoan eman zen tenperatura hori, Gaztelu eta Orexarekin muga egiten duen auzoan, hain justu. Gaurkoan ere tenperatura hotzak eta elurra izaten ari dira protagonista. Eguerdia arte egin dezake elurra, eta ondoren, baretzera egingo duela esan dute adituek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!