Negu Trail lasterketaren beste ikuspuntu bat

Ataria 2018ko otsailaren 5a

Iosu Martin argazkilariak edonoren eskura jarri ditu I. Negu Trail mendi lasterketan atera zituen argazki ederrak.

I. Berastegiko Negu Trail lasterketa izan zen atzo, eta ondorena gozoa izaten ari da. Pozik geratu dira antolatzaile eta lasterkariak, hotza, elurra eta euria eginagatik ere, izugarrizko giroa egon baitzen lasterketan eta herrian bertan.

Iosu Martinen argazkiek ere hori islatzen dute: parte-hartzaile eta korrikalarien gozamena. Argazkiak edonoren eskura jarri ditu Martinek, beraz kalitate altuan gorde nahi dituen edonork, argazki azpian agertzen den emailera idatzi beharko du.

 

Informazio gehiago: Podiuma argazki galeriarekin eta bideo lapurpena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!