Berastegiko inauteriak, umorez josiak

Mikel Iraola 2018ko urt. 27a, 20:00

Herritar ugari bildu da plazan, kuadrillen ikuskizunak bertatik bertara ikusteko. Antzezlanekin barre egiteko aukera izan dute gerturatu direnek.

Aurten bi asteburutan ospatuko dituzte Berastegiko Inauteriak. Goizean hamaiketakoa egin dute Urepele Elkartearen eskutik, udaletxeko arkupeetan. Ondoren, taldetan banatu eta altxorraren bila ibili dira, hara eta hona, korrika batean. Bazkaldu aurretik ikuskizunak egin dituzte plazan. Jarraian, ikusizun horien bideo batzuk:

NBA (Nahi Baino Alperragoak)

Sansebastianen omenezko prozesioa

Zorriak eta fumigatzaileak

Hirugarren adinekoen aerobik klasea

Kanpalekura joandako kuadrilla

Datorren asteburuan, otsailaren 2an, jarraituko dute inauteri giroarekin. 16:00etan Txokolate jatea egingo dute eskolaren atarian, Guraso Elkarteak antolatuta. 17:30ean, Muñagorriko ikasleek eskolan prestatutako dantza eta mozorroak erakutsiko dituzte. Eta festari amaiera emateko, pintxo potea egingo dute 19:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!