Adinekoen beharretara gerturatzeko bilera, ostiralean

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko urtarrilaren 16a

Berastegiko Udalak bilerara deitu ditu herriko adinekoak, euren beharren inguruan hitz egiteko. 18:00etan elkartuko dira, Gaztainondo elkartean.

Berastegiko Udalak herriko adinekoen beharrak ezagutu nahi ditu, eta hori dela eta bilera deitu du ostiralerako, hilak 19, 18:00etan Gaztainondo elkartean. Mokadutxoa egiteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Udalak gogoratu du duela hilabete inguru galdetegi bat banatu zutela etxez etxe, eta erantzunetan adinekoek hainbat gabezia dituztela sumatu dituztela. "Hau horrela izanda zuen beharrak, nahiak eta ideiak entzun nahi ditugu", esan du. Era berean, Gaztainondo erretirodunen elkarteko urteko batzarrean ere hainbat gai atera zirela gogoratu du, eta horiek ere landu nahi dituzte ostiraleko bileran. "Berastegi herriak dituen baliabide eta aukerekin, guztiontzat egokienak izan daitezkeen proposamenak aurrera eramaten saiatuko gara", gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!