22 lagun, Negu Traileko lehen hitzorduan

Ataria 2018ko urtarrilaren 15a

Asteburuan egin dute Berastegiko I. Negu Trail lasterketako ibilbidea ezagutzeko lehen hitzordua.

Eguraldi petrala izan arren, 22 korrikalari bildu ziren Berastegin I. Negu Trail lasterketako ibilbidea ezagutzeko asmoz. Lainopean egin dute ibilbidea, eta elurra ere topatu dute bidean. Ibilbidearen ondoren, Urepele elkartean hamaiketakoa egin zuten, salda, txorizo eta tortillekin.

Otsailaren 4an egingo da lasterketa eta zabalik da oraindik izen-ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!